Talde lana

TALDE LANA: ARTIKULUEN IRAKURKETA ETA HAIEN IDEIA NAGUSIEN ANALISIA


GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA


KOMUNIKATZEKO TREBETASUNAK ETA IKT



2015/2016





Marta Olivencia, Josune Langarita, Maria Vallejos, Oscar Martinez, Oihan Valencia eta Arkaitz Latorre.


AURKIBIDEA



SARRERA

“Komunikatzeko trebetasunak eta IKT” ikasgaian egin beharreko talde lana da. Hurrengo lana egiteko 6 klasekide elkartu gara eta guztiok, elkarrekin, Berriak argitaraturiko “Euskararen Hauspo Berria” izeneko elkarrizketa sorta irakurri eta analizatu ditugu. “Euskararen Hauspo Berria” , gaian adituak diren hamaika pertsonei egindako elkarrizketak agertzen dira, irakurri berri ditugun artikulu-elkarrizketen protagonistak hurrengoak direlarik: Iñaki Martinez de Luna, Aines Dufau, Pello Jauregi, Olatz Altuna, Mikel Zalbide, Esti Amorrortu, Joxe Manuel Odriozola, Itziar Idiazabal, Jon Sarasua, Paula Kasares eta Kike Amonarriz.


Testu guztiak irakurri eta landu ostean, eta elkarrizketa sortaren izenari erreparatuz gero, testu guztiak euskararen inguruan hitz egiten dutela esan ahal dugu. Aditu bakoitzak bere ikuspuntua ematen du, hauen artean  “gurasoek euskara ikasi beharko lukete”, “ikastetxeetako metodologia aldatu beharko litzateke”, “euskara ez da bakarrik etxean erabili behar, etxetik kanpo erabili behar da ere”, etab. pentsaera adierazten dituzte. Kontuan izan behar dugu, euskara bigarren mailako hizkuntza bezala geratu dela gaur egun, ez bait dauka adibidez, ingelesak duen hain garrantzi handia. Euskara hiztun gutxiko hizkuntza da, denborarekin indarra galtzen ari dena (hori dirudi gutxienez), eta horrela jarraituz gero, galdu egingo da. Azkenekoaren lotuta, esaldi bat nabarmendu dugu, oso adierazgarria iruditu zaigu eta: “ Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.” Honek, hurrengo ideia pentsatzera eraman gaitu: zorte ikaragarria daukagula beste hizkuntza bat dakigulako (gainera munduan dauden hizkuntza bizien artean zaharrenetarikoa dena), eta ondorioz zaintzea eta bultzatzea egokitzen zaigula hizkuntza hau ez desagertzeko. Guk txikitatik eskolan Euskara Batua ikasi dugu. Baina horretaz gain, zenbait euskalki desberdin daude, bakoitzak gainontzekoetatik bereizten dena hitz egiteko modu ezberdinengatik, besteak beste, Mendebaldekoa (gatza → zaila), Erdialdekoa (gorrie →  gorria), Nafarrera (ortzilaria → ostirala), NafarLapurtera (bisaia → aurpegia), Zuberera (eskerrik hanitx → eskerrik asko) eta BeheNafarrera (biziki → oso).


Laburbilduz, gaur egun guztiok gaztelania menperatzen dugunez, euskara alde batera uzten
dugu. Hau gertatzeko zenbait arrazoi egon ahal dira tartean, haien artean, erraztasuna, bakoitzaren bizilekua, gurasoen jakintza, etab. daudelarik. Etsipena ez da gure bidea izan beharko eta ahalegindu behar gara hizkuntza polit hau inoiz ez galtzeko.


LANAREN GARAPENA



1.ARTIKULUA: Iñaki Martinez de Luna


Iñaki Martinez de Luna EHU-ko irakaslea da, eta hainbat ikerketan daramatza urte anitz. Honek kezka nagusi bat dauka eta honakoa da; abertzale ez diren sektoreak nola hurbiltzearen eta nola gainditzearen ingurukoa da. Kezka hau gainditu ahal izateko beste paradigma batera jauzi egin nahi du, eta hau lortzeko, diskurtso  bat egin behar dela uste du, diskurtso berri bat. Honek   diskurtsoa ez dela zertan aldatu beharrik , baizik eta, osatu behar dela azpimarratzen du, sektore guztietara ailegatzeko eta ez soilik abertzale sentitzen direnentzako.


Aipatutako diskurtsoa abertzaleen sektorea defendatzen du gehien bat, beraz, abertzale sentitzen edo abertzale ez direnak haserretu dira. Hortaz, Martinez de Luna irakasleak diskurtso berri bat sortzeko beharra ikusi zuen, “uzkurra” izena hartu zuenak eta lehenengoa baino iiritzia era murritzagoan edo neutralizatuagoa izango zena.


Alde batetik, euskeraren gorakada izan dezan alderdi politikoek haien arteko tira birak alde batera utzi behar dituzte eta gehien zentratu behar duten arloan honako hau da; euskararen alde egitea da. Adibidez testuan elkarrizketan aipatzen den bezala, euskaltzaindiak ika-mika guztiak alde batera uzten dituzte eta euskara sustatzen dute. Beraz, haien laguntzarekin diskurtso berria zabalagoa sortu nahi dute.


Beste aldetik, aipatutako diskurtsoaren beste arlo bat etorkinek euskararekin duten lotura izanen da, haien ikuspuntua honako hau da;  pragmatikoak dira eta bizitza konplikatua izan dutenez, bakarrik sozietatean integratu eta bizitzeko leku duina izan nahi dute. Beraz, horretarako etorkinen aldeko erakundeetan, euskararekin sentsibilizatzeko jarduerak egin beharko direla uste du, modu honetan etorkinak gizartean integratutak sentituko dira eta euskararen alde egingo dute. Aldiz, gizartean integratzeko euskararen beharra ikusten ez badute, euskararen interesa guztiz galduko dute.
Hau guztia dela eta, denok dakigun bezala euskera galtzen ari da eta horren errudunak gu geu gara. Hortaz, gure ustez, denok (herritarrak, politikoa, ekonomikoak, etab.) euskara sustatu beharko genuke; lehenik eta behin, aipatu dugun bezala Iñaki Martinez de Luna diskurtsoa berritu behar dela aipatzen du eta honekin ados gaude, modu honetan sektore guztietak sentsibilizatuko edo ailegatuko litzateke. Bestetik, gaur egun etorkin asko etortzen dira lanaren bila edo bizitza on baten bila, eta azken hauek euskerarekin edo bertako bizitzan integratuta sentitzen badira, hizkuntz hau hitz egingo dute. Hortaz, gure ustez, sektore guztietan ahaleginak egin beharko genituzkeela euskera ez galtzeko.


2. ARTIKULUA: Aines Dufau


Dufau Ikas Euskal Pedagogia zerbitzuko zuzendaria da. Zuzendari honek Euskal
Herriko, iparraldekoa hain zuzen ere,  hezkuntzan euskarak zer egoera duen egunero ikusten du, eta egoera “mendrea” bezala definitzen du.


Dufauren ustez, Iparraldean urteak zehan hezkuntza arloan euskararekin aurrerapausoak egon direla uste du, hala ere , ikastola hasten denetik bukaeraraino uzte edo galtze handiak daude:  ikasleen %40a euskarako ereduan (D ereduan) hasi eta euskarazko batxilergora soilik honen erdia iristen da, hots, %20a.


Galtze honen zergatiak  Dufau Aines pedagogoa hiru direla uste du:
Lehenik eta behin, guraso anitz  bere semea beste hizkuntz bat asteko gogo onekin ikusten dira, baino gauza serio edo zailagaok jartzen diren heinean, beldurra sartzen zaie ezin dutelako haien seme-alabak  lagundu, hizkuntza ez dutelako menperatzen.Bestetik, euskarak ez du prestigio handirik, hots, hizkuntza hau ez da behar bezala baloratzen edo aintzat hartzen gizartean. Hirugarrenik eta azkenik, Lehen Hezkuntzaren helburua A2 mailara iristea da,eta ikasleak maila horretara iristen ez direnez, bide erraza artuz euskara uzten dute, A modulura pasaz.


Laburbilduz,  gaur egun euskaraz ikasteko soilik zailtasunak daude. Aines Dufauren arabera, arazo hau konpontzeko gurasoak, haurrak eta eskola landu behar dira, guztien baldintzak hobetzeko. Hau guztia dela eta, euskararen alde bultzada azkar-azkarra egin behar dela dio, Iparraldeko populazioaren %20a bakarrik euskaldunak dira eta hoietatik herenak 65 urtetik gorako pertsonak dira, hau da, kantitate gutxi eta zaharkituta dagoena, beraz, kalitatea baita ere kaskarra dela esan dezakegu. Hain populazio gutxik euskaraz hitz egiten duenez, baztertuak sentitzen direla aitortzen du zuzendariak.
Hau dela eta, lehen aipatu dugun bezala gaur egun euskera egoera kaskar batean aurkitzen da, gero eta pertsona gutxiago hitz egiten du, eta honengatik pixkana- pixkana desagertzen ari da.   Dufaurek azaltzen duen, bezala gurasoak haien seme- alabek euskarako ikastoletan mantriku eta  hizkuntzekin zailtasun minimoak izanez gero, gaztelaniako modelura aldatzen dituzte. Hortaz, gure ustez gurasoak euskera ez jakitea ez da oztopo handi bat, baina gaur egun gurasoek haien seme-alabak arazoetatik edo egoera zail txiki batengatik babesten dituztenez, bide erraza hartzea erabakitzen dute. Hau dela eta, euskara hitz egiten duen biztanleria zaharkituena da eta faktore edo arazo hauengatik etorriko da euskararen desagerpena.


3. ARTIKULUA: Pello Jauregi
Pello Jauregiri (irakaslea) egindako elkarrizketa honetan, euskara hedatzeko beharrezkoak diren jarraibideen inguruan mintzatzen da. Pello, gazteek euskararekin duten jokabidea aztertu du, eta euskararen hedapena bermatzeko hartu behar den neurria, euskara klasetik kanpo ere erabiltzea dela dio. Ideia nagusi honetaz aparte, zenbait azpi-ideia ere garatzen ditu elkarrizketan zehar.
Eskolak indarra baduen arren, ingurukoak laguntzarik ematen ez badio, hedapena zaila izango da, ez du ezertarako balio eskolak egiten duena. Ingurukoa, etxea, hedabideak, lagunak, … dira. Honetaz aparte, euskarak erraztasunik jasotzen ez badu, edo laguntzarik jaso ezean, hizkuntza hautatzeko orduan erdarak indar handiagoa hartuko du, inguruak erdara gehiago hitz egiten baitu.
Ikastetxeek erabilitako metodologia gaizki planteatutako metodologia da; hau da, haurrak txikiak direnean, joko dinamikoak egiten dituzte, heziketarako onuragarriak direnak. Handiak direnean, ordea, metodologia pasiboa bihurtzen da, haurrak entzun egiten dute irakasleak dioen guztia.
Gurasoek euskara bultzatzen ere lagundu behar dute. Horretaz gain, euskaldun koadrilak edo gazteak biltzeko lekuak eratzea ezinbestekoa ikusten du, sortutako bikoteak euskaldunak izan daitezen, horrela haurrak jaiotzean euskara nagusituko da eta ez beste hizkuntza bat.
Gure ustez, euskara bultzatzea ezinbestekoa da, hau da, gaur egungo gizartean, gaztelania ez diren hizkuntza guztiak geroz eta gehiago zapaldu egiten direla, ezinbestekoa iruditzen zaigu gure bizitzan zehar erabili egin dugun hizkuntza bultzatzea, gal ez dadin. Gainera, guk defendatzen eta bultzatzen ez badugu, nork bultzatuko du gure ordez?
Dena den, ez dugu uste euskaldun taldeak soilik sortu behar direnik. Gure ustez, neurri hori nahiko muturrekoa da. Taldeak mistoak ere izan daitezkela uste dugu, eta ahal den neurrian euskara erabili behar dugu; hau da, taldean erdaldun bat ere ez badago, euskaraz hitz egin eta erdaldunik balego, orduan, erdaraz mintzatzea.


4. ARTIKULUA: Olatz Altuna
Olatz Altuna soziologoak, kalean euskarak duen erabilera aztertzen du. Elkarrizketa honetan, hainbat datu kezkagarri ematen ditu, eta hainbat ideia aztertu egiten ditu, hona hemen horietako zenbait ideia.
Olatzek, euskara gero eta gutxiago erabiltzen den arren, haren maila hobetu egin dela dio. Eia da, erabilera murriztu egin dela, baina euskara maila, ezagutza aldetik, gora egin duela esan daiteke. Erabilera murriztu honen zergatiak jendearen bigarren hezkuntza delako (erdara lehenengoa), askok erabiltzen ez dutelako kalean, euskara badakiten arren…
Elkarrizketan zehar, probintzietan euskararekiko joeraren inguruko datuak ematen ditu, hauek dira daturik garrantzitsuenetarikoak: Araban, ezagutzaren arloan gorakada ikaragarria egoon dela dio, zonaldea, berez, erdalduna den arren. Bilbon, biztanle kopurua nahikoa ez denez, euskararen erabilera aurrera egin ezin duela dio. Gipuzkoan, euskararen egoera hobeki dagoen probintzia da. Nafarroan, kezkagarria suertatzen da erabilera kontua, izan ere, gutxi erabiltzen da euskara kalean. Amaitzeko, Iparraldean, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak.
Gure ustez, datuak nahiko egokiak dira eta euskara kalean erabiltzeko neurriak bultzatu beharko lirateke probintzia guzti hauetan. Gainera, ongi legoke neurri horiek legeetan islatzea, hau da, jende guztiak lege horiek betetzeko. Dena den, ez dugu uste oso zorrotzak izan beharko liratekenik, malgutasun pixka bat egon beharko litzateke.


5. ARTIKULUA: Mikel Zalbide
Artikulu honetan Mikel Zalbideri euskaltzaina eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara zuzendariari egindako elkarrizketa agertzen da. Elkarrizketan, Euskara dakiten pertsonen kopurua asko handitu da eta hori hezkuntzari esker eman da; baina, euskara erabiltzaileen kopurua oraindik oso txikia da eta egoera hau aldatzeko garaia da Mikelen ustez.
Hasieran, Mikelek dio XIX. eta  XX. mendean eskola gizartearen arazo guztien konpontzaile bezala ikusi zen eta oraindik hau sinesten da. Honen ustez, eskola euskara indarberritzeko ezinbestekoa den tresna da baina eskola ezin du lan guzti hori bakarrik egin. Hau da, oso nabaria D ereduaren hazkuntza azken urteetan, hori esan nahi du euskara ikasgeletan nagusitzen da, beraz ezagutza gora egiten ari da, baina betiko arazoa azaleratzen da ikasleek ikasgeletatik kanpo erderaz mintzatzen. Honi soluzio emateko, erabilera indartu behar da eskolaz kanpoko euskararen beharra aldatzea edo hobetzea da. Beraz, eskola oso beharrezkoa da euskara indarberritzeko baina euskararen beharra beste lekuetan nabari behar da: politikan, kulturan, etab.
Azkenik, Mikelek ez dauka alternatiba argirik ezagutzen baina eskola berri bat planteatzen alde dago. Gaur egun dagoen sistema hobetuz ezaugarri batzuk kontuan hartuta, eredu sistemaren ordezko formulazio psiko-edukatibo berriak bilatzearen alde dago.
Amaieran, berak asmatutako kontzeptua agertzen da, arnas-guneena. Arnas-gune hauek hizkuntza bat “arnas” egiteko behar duten espazioak dira (polikiroldegian, plazan, udaletxean, etab.). Bere ustez, euskararen biziraupena bermatzeko arnas-gune horiek bilatu behar ditu eta haietan bere lekua bilatu behar du.
Gure ustez, artikuluan zehar garatutako ideiak euskararen egoeraren benetako islada azaltzen du. Gaur egun, gero eta jende gehiago euskaraz hitz egiten eta idazten dakigu, gainera, gure ikasketak euskaraz egiten ditugu. Baina, ikasketa eremutik kanpo ez dugu erabiltzen. Onartzen dugu horren erruaren parte handia gurea dela baina egilearekin bat egiten dugu euskara ez daukala arnas-gunerik eta batez ere hemen Nafarroan. Talde lanaren gehiengoa Zizurrekoak gara eta adibidez polikiroldegian dauden seinaleak euskaraz daude (piscinas-igerilekua, frontones-frontoiak, vestuarios-aldagelak, etab.) baina polikiroldegiko langileek ez dakite euskaraz eta ezin duzu informazioa eskatu euskaraz, eta ez da leku bakarra udaletxean, gaztetxean berdina gertatzen da, hortaz, ez badaugaku gunerik euskaraz solasteko zertarako balio zaigu euskara? Laburbilduz, gure ustez herrietako udaletxeak esfortzu bat egin beharko lukete euskara bultzatzeko eta erakunde publikoetan lan egiten duten guztiak euskara jakin beharko lukete herritar guztiak nahi duten hizkuntza erabiltzeko informazioa eskatzeko momentuan. Elkarrizketa oso ongi planteatuta dago hasieran euskararen lorpenak aipatzen ditu eta azkenik euskararen gabeziak azaltzen ditu guregan nolabaiteko erreflexioa sortzeko.


6.ARTIKULUA: Esti Amorrortu
Honako artikulu honetan erdaldunek euskararekiko zer jarrera eta aurreiritzi dituzten aztertzen da, gainera, helduek euskara ikasteko motibazioak zeintzuk diren azaltzen dira Esti Amorrorturi egindako elkarrizketan. Gainera, euskararen biziraupenerako hainbat soluzio azaltzen dira.
Hasieran, azaltzen da nola erdaldun ugari euskara ikasi dutela honen balio instrumentala dela eta baina oraindik erdaldun ugari euskaratik aparte bizi dira, eta euskaldunok eta erdaldunak, aparte bizi diren horiek, erakartzen saiatu behar dira. Horretarako, euskara eguneroko bizitzan eragina izatea lortu behar da erdaldun horiek euskara baliagarria dela jakinarazteko. Erakartze hori emateko guztiok lana egin behar dugu eta hori egiteko bideak proposatzen ditu, adibidez, euskaraz ikasteko denborarik ez duten gurasoek D ereduan eskolatzen dituzte haurrak.
Gaur egun, euskararen kontrako jarrera behera egin du, edo ez da hainbeste azaleratzen jarrera hori. Gure gizartean, euskara ongi ikusten delako eta ez da politikoki zuzena honen kontra egotea beraz euskararentzat pauso handi bat da.
Artikulu osoan zehar eleaniztasunaren alde agertzen da Esti, eta bere ustez ez dugu hizkuntza bat ikasten utzi behar beste bat ikasteko, baina dakigun hizkuntza bakoitza egoera desberdinetarako erabili behar dugu eta desberdin behar dugu non erabili behar dugun hizkuntza bat eta non beste bat; adibidez, ingelesa baliagarria izan ahal daiteke munduko edozeinekin komunikatzeko baina eguneroko bizitzan ez zaigu ezertarako balio.
Gure ustez, artikuluan zehar esaten duen guztia egia da eta oso erraza da hortaz nabaritzea gure gizartean. Baina, belaunaldi berriekin eta guk euskararen egoeraz informatuta gaudenez egoera hau aldatuko dela uste dugu eta espero dugu.


7. ARTIKULUA: Joxe Manuel Odriozola  
Artikulu honetan, Joxe Manuel Odriozolak gizarte erdalduna euskaratzea zaila dela dio.
Nahiz eta eskola euskaldunen harrobia izan, euskaldunen artean ez da beti euskara erabiltzen, eta hau arazo bat da adituaren ustez. Hizkuntza minorizatuak hizkuntza hegemoniko baten ondoan egotean sozializazio linguistikorako aukera ixten dela aipatzen du Joxe Manuelek.
Euskararen alde ez dago dinamika markorik, ikuspegi global bat daudagulako gaur egun dagoen inertzia historiko handiarengatik, eta honek egoera soziolinguistikoan aldaketak oztopatzen ditu, horregatik guk egin behar ditugu hizkuntza politika esplizituak.
Gizartearen zati gehiena erdalduna da, eta hizkuntza minorizatua indartzeko zati horrek bere partetik zerbait jarri behar du. Estatuak sumisioa lortzen du hizkuntza zapalkuntzaren jazarpena, asimilazioa eta ordezkapena burutuak daudenean. Egoera honi buelta eman behar diogu eta badirudi euskaldunak lo gaudela; denbora aurrera doa. Euskarazko gaitasun komunikatiboak erdarazkoen maila berdinekoak izan beharko litzateke. Ahalik eta ondoen gauzak egiten ari diren arren, ahalmen eta eragin txikia du.
Gauzak behingoz errotik hartu behar ditugu, borondate eta indarrarekin, benetako neurriak hartuz, eta guztia batuko lukeen politika integral bat ezarriz.


8. ARTIKULUA: Itziar Idiazabal
Artikulu honetan Itziar Idiazabalek gutxitutako hizkuntzen egoera aztertzen du: nahiz eta Euskal Herrian hizkuntza-aniztasuna kontuan hartzen den, mundu mailan aniztasun horretaz kontzientziatzea da Itziarrek lortu nahi duena.
Hizkuntza nagusiak dituzten lurraldeetan elebitasun arazoa sortzen da. Hizkuntza txikitu bat indartu behar denean, hizkuntza horrenganako sensibilitatea duten pertsonek bakarrik lan egiten dutela dio Itziarrek, eta ondorioz, elebakartasuna arazo nagusia dela aipatzen du..
Igorlearen ustez, ingelesa bultzatzeak euskara atzeratu ez duen arren, euskarak irabaztea ere ez du egin. Euskara lanketan gauza asko egin gabe dauzkaguk erabilera gutxi du oraindikan, eta ezin diogu beste gauza bati ekin, euskararen helburuak oraindikan bete ez badira.
Hezkuntza sistema batean beharrezkoa da eleaniztasuna bultzatzea. Hori lortu beharreko utopia da. Hala ere, aurrera egin behar dugu.
Gaur egun elebitasun edo eleaniztasunaren erabilera iraunkorra nahiko hedatua dago munduan. Horren adibide gisa dugu lurralde indigenetan jendea hainbat hizkuntzekin mintztzen dela egunero. Eleaniztasun orekatuarekin kontu izan behar da, testuan esaten den bezala, oreka beti gutxituen kontrako arma bihurtzen da. Elebitasun arriskutsua da, gero eta euskaldun gehiago daudelako munduan, eta hala ere, edozeini edonon euskaraz hastea ahalegin berezi bat eskatzen digulako eta hori beti euskararen kontra daukagulako.
Munduan eredugarri da euskararen gorabidea. Duela 50 urteetatik orainarte euskarak emandako aurrerapausua ikaragarria da. Euskara bezalako hizkuntza gutxitu bat eskolatzeak eta berreskuratzeak gizarte osoaren aurrerapena ekartzen du. Horregatik eskola elebidunak elebakarrak baino hobeak dira, norberaren gaitasuna gehiago garatzen delako.
Aurrekoan esandakoaren kontrakoa badirudi ere, euskararen prozesu hau mantsotzen ari da; hau da, errutina batera heldu gara non helburua lortu dugula uste dugun eta egiten ditugun ahaleginak gero eta txikiagoak diren.


9. ARTIKULUA: Jon Sarasua


Jon Sarasuak, Mondragoneko Unibertsitatean irakasle dena, euskararen inguruan azken hamarkadetan ikasitakotik beste pauso bat egin litekeela dio. Beraren ustez, alde batetik sintoma kezkagarriak daude, eta baldintza eta egoera soziopolitiko berriak, bestetik. Jonek, hauek ongi aprobetxatzea ezinbestekoa dela dio, hizkuntz arloan aurreratzen ez dena atzerantz egiten duelako. Adituak esaten duenaren arabera, alderdi politikoak ezin dira baztertu, eremu administratiboan egin behar den lan garrantzitsuaren erantzukizuna dutelako.


Horrela, akordioak bilatzen badira eta Euskalgintzaren mezu autonomoaren ideia hedatzen bada, lan polita egiteko aukera izango da. Elkarrizketatuak, iparraldean egoera larria dagoela uste du, euskararen bandera alderdi abertzale minoritarioek hartuta baitute. Beraz, lehenengo pausoa ideologia ezberdinetako lagunak biltzea izango litzateke, euskararen inguruko zoru komuna osatuz. Gainera, Sarasuak euskararen babesean eta garaketan abertzaletasunaren garrantzia aipatzen du.


Azkenik, euskararen erabileran arazo larria dagoela dio Jonek, izan ere, alderdi kuantitatiboa oso landua izan da, baina alderdi kualitatiboa ahaztua gelditu da. Hezkuntzan pisu asko jarri ez zen arren, itxaropen handia jarri zen bertan. Horregatik, D ereduan euskararen inguruko lana hobetzea izango da hizkuntza berritzeko konponbideetako bat.


10. ARTIKULUA: Paula Kasares


Paula Kasaresek garrantzi handia ematen dio euskara eta gazteen arteko harremanari. Lehenik eta behin, gaur egungo gazteen artean eskolatik kanpoko euskararen erabilera galtzen ari dela eta hau berpizteko guztion laguntza behar dugula esaten digu.


Euskararen iraupena atxikimenduari esker ematen dela dio, baita haur guztiei ailegatzen saiatu behar dela ere. Euskara inoiz ezagutu ez dutenengana ere. Horrela, nafar guztiek hizkuntza berria ikasteko aukera izango balute, ez lukete hau baztertuko.  Haur txiki eta gazteak Nafarroako euskaldunenak dira, baina hauen erabilera tasa baxuena da. Paulak aurretik esan bezala, ezin delako eskolarekin bakarrik gazteen arteko euskara sustatu.


Ondoren, euskararen lege murriztuari buruz hitz egiten du. Gaur egun ez da lege hau betetzen, izan ere, Nafarroako Gobernuak Nafarroa osoa eremu bakarra izango balitz bezala jokatzen du; hau da, eremu osoa erdalduntzat hartzen du. Gainera, normala da jende gehienak euskara alde batera uztea, legeetan Nafarroa soilik erdalduna dela agertzen bada.


Paula kasaresek euskara bakarrik eskolan ikasteagatik ez dela mantenduko dionean, arrazoia duela uste dugu. Izan ere, hizkuntza bat hiztunek mantentzen dute, eta ez honen atzean dagoen historia. Euskara batez ere gazteek mantendu behar dutelarekin bat gatoz. Hala ere, hauek dira hitz egiten dutenen taxa baxuena. Egoera horrela jarraitzekotan, euskara desagertzeko egoeran egongo da...
Gainera, Nafarroako Gobernuak euskara lagun zezakeela uste dugu, hau kaltetu beharrean.


11. ARTIKULUA: Kike Amonarriz


Azkeneko testu honetan, Kike Amonarrizek Euskara aldaketa fase batean dagoela dio, belaunaldi berriarekin batera etorri den aldaketa fasean.
Gaur egun helbururik garrantzitsuena euskararen erabilera sustatzea dela dio eta horretarako diskurtso ezberdinak behar direla (ez hain historikoak, integratzaileak eta etorkizunari zuzenduak daudenak) eta ahalik eta talde sozial gehienak hartuko dituen diskurtso bat ere landu behar dela, euskara Nafar guztion hizkuntza dela adierazteko.
Euskararen arloa, gizarteriari dagokion eztabaide bat denez, erakundeek ez dute zertan gidaritza hartu behar euskararen arloan. Euskalgintzak, Nafarroan eta Iparraldean, euskararen kontrako jarreren aurrean bere oinarri soziala landu eta zabaldu behar ditu.


Arnas-guneek ahuldu egin dira eta honek ere euskarari eragin dio. Izan ere, bertan euskara indar handia du hara jendea praktikatzera joan ahal delako. Hala ere, bere ustez euskararen egoera aldatzen ari da egungo belaunaldia aldatu egin delako.


TESTUETAKO IDEIA KOMUNAK ETA KONTRAJARTZEN DIREN IDEIAK



Testu guztiak irakurri, analizatu eta haien ideia nagusiak atera ondoren, haien arteko ideia komunak eta kontrajartzen diren ideiak bilatu eta azalduko ditugu:


Diskurtsoari dagokionez, Kike Amonarrizek eta Joxe Manuel Ordiozolak diskurtsoa aldatu behar dela uste dute, eta hau eraikitzeko historiari erreparatu behar ez dela. Jon Sarasuak euskalgintzak diskurtsoa aldatu behar dela uste du, diskurtso berri bat egin behar dela, gizarte osora iritsiko dena eta politikatik aldenduta dagoena hain zuzen. Gainera, Iñaki Martinez de Lunak eta Mikel Zaldibidek antzeko iritzia dute: diskurtsoa aldatu behar ez dela, sektore guztietara iristeko osatu behar dela.


Euskararen mailari buruz hitz egiten badugu, aipatu behar dugun lehenengo gauza,  gaur egun euskararen maila oso baxua delakoan bat datoztela Aines Dufauk eta Joxe Manuel Ordiozolak da; eta honen ondorioz eta Olatz Altunaren iritziz, euskararen erabilera moteldu egin da. Kontrako jarrera bat azaltzen du Mikel Zaldibidek, euskara maila ona dagoela esanez baina erabilera oso baxua dagoela argudiatuz. Hezkuntza arloan, bai ikasleek baita irakasleek ere, euskara maila kaskarra dutela esaten da, gehienek klaseak emateko beharrezko prestakuntzarik ez dutelako, eta horren ondorioz ikasleak ez direlako maila egokira iristen.


Artikulu hauetan, hiru adin-tarteetan banatzen da euskararen erabilera: haurrak, nerabeak eta helduak.
Euskararen erabilera haurtzaroan gehien ematen dela diote Esti Amorrortuk eta Olatz Altunak, nerabezarora iristerakoan komunikatzeko zailtasunak agertzen direlako argudiatuz.
Nerabezaroan, aldiz, Esti Amorrortu eta Peio Jauregiren iritziz, gazteek erderara pasatzen direla diote, lehen aipaturiko arrazoi berdinarengatik; hau da, nerabezarora iristen diren gazteen euskarak duen maila baxuarengatik. Mikel Zaldibidek, nerabeen erdararen erabilera azaltzeko beste arrazoi bat eskaintzen du: euskarari, eskolaz kanpo ez zaiolako mintzatzeko beharrik ematen. Helduen kasuan, berriz, Aines Dufauk heldua izatean euskara gehiago erabiltzen dela pentsatzen du; orduan, aurretik Esti Amorrotuk, Peio Jauregik eta Olatz Altunak azaldutakoarekin ez dago ados.


Aines Dufau, Peio Jauregi eta Paula Kasaresen iritziz, euskara bakarrik eskolan lantzea ez da nahikoa; lehenengoak eguneroko bizitzan euskara erabiltzea garrantzitsua dela esanez; eta beste biek, aldiz, familiaren esku hartzea, lagunartea, komunikabidek, eta abar arlo beharrezkoak direla gehitzen; orduan inguruaren garrantzia nabarmena da aditu hauentzat. Gainera, arnas-guneen gaia azaltzen da zenbait adituren ahoan: lehenengo eta behin, aipatu beharra dago Mikel Zalbide izan zela “arnas-gunea” kontzeptuaren asmatzailea, eta hauen garrantzia azpimarratzen duela etengabe. Kike Amonarriz eta Mikel Zaldibide beraren ustez, arnas-guneek euskararen
erabileran eragin handia dute; baina Olatz Altunarentzat, arnas-guneek ahuldu dira, euskararen erabilera ahulduz.


Itziar Idiazabal eta Esti Amorrorturen eleaniztasunaren inguruko ideiak bat datozte: biek ez dute elebakartasuna begi onekin ikusten. Hori guztia ez ezik, euskarari tratu berezia eman beharko geniokeela aldarrikatzen dute, nahiz eta beste hizkuntza batzuk ikasi arren, euskara hizkuntza gutxitua delako .


Euskararen eboluzioari dagokionez, bi iritzi ezberdin aurkitu ditugu irakurri ditugun artikuluetan: Jose Manuel Ordiozolak, Frankismo garaian euskararen praktika debekatuta zegoela azaltzen du, eta horren ondorioz, Espainiako zonalde askotan euskara galdutzat eman dela gehituz. Orduan, Ordiozolaren ustez euskararen egoera gelditu egin da; baina Kike Amonarrizaren iritziz, berriz, euskararekiko garapen fase batean gaude.


GURE IRITZIA



Nahiz eta adituek, momentu batzuetan ezaugarri ezberdinei buruz eztabaidatzen duten, ideia nagusia bera daukate, gure adostasuna duen ideia bat: euskararen garrantzia eta honen galera erabilerarekiko.


Ondo dakigu euskara ez dela behar bezain beste erabiltzen, gaur egun gazte euskaldunok, bai jaiotzez euskaldunak direnek, baita geroago ikasitakoek, haien eguneroko momentu gehienetan ez dira euskaraz mintzatzen (gehienek bakarrik eskolan erabiltzen dute, irakaslea klasean dagoenean) eta erdaraz aritzen dira. Hau gertatzearen arrazoi asko daude, haien artean gazteen euskara maila baxua (eta ondorioz euskaraz hitz egiteko zailtasunak) eta komunikabideek daukaten papera: komunikabideengatik jasotzen dugun gehiena erdaraz dago (telebista, egunkariak, aldizkariak, irratia, etab.), EITB ko telebista eta irratia bakarrik euskaraz dugularik, eta euskaraz idatzitako aldizkari eta egunkari kopurua oso baxua dela erdaraz dauden aldizkari kopuruarekin konparatuta. Hau horrela izanda, oso zaila egiten zaigu pentsatzea jendeak euskaraz egingo duela, jasotzen duen influentzia erdaraz egonda. Gure kultura eta hizkuntza propioak izanik, ez dugu ulertzen euskaraz entzuteko aukerarik ez izatea. Gure ustez, hau guztiaren azpian politika egongo dela: Nafarroak eta Euskal Herriak daukan historia, kultura eta hizkuntza, naziotasuna ematen digutenek, abertzaletasunarekin lotuta daude jende askoren ustez, eta ondorioz, independentziaren nahiarekin. Orduan, abertzaletasun hori txikitzeko asmoz, Espainiako komunikabideek lan egiten dute, guk nabaritu gabe espainiar ikurrak txertazen, euskal identitatea ezabatu nahian.


Euskara, munduan dauden hizkuntza bizien artean zaharrenetarikoa eta aberetsenetarikoa da, historiaz josia dagoena; horregatik guretzat zaindu beharreko altxor bat da eta hura ez desagertzeko erabili behar izango dugu. Euskara indartzeko modu asko daude, haien artean, gure artean hitz egitea (familiarekin, lagunekin…), baita ikasten ari den jendearekin ere; oraindik euskaraz ez dakien norbaitekin (zerbait dakiena, agian euskara ikasten hasia dena) hitz egitean, ulertzen ez duen arte euskaraz hitz egin ahal zaiola pentsatzen dugu, berak hori nahiko balu; horrela pertsona hori euskara ikasiko zuen gutxinaka-gutxinaka eta azkenean euskaraz hitz egiteko gaitasuna lortuko zuen.


Beraz, euskaldunok euskaraz hitz egin beharko genuke, gure benetako hizkuntzan, gure altxor preziatua inoiz ez desagertzeko; gaur egun Espainiar estatuak lapurtu ez digun gauza gutxienetarikoa da eta gure identitatea definitzen duen aspektu nabarmenetarikoa.


ONDORIOAK  


Berria aldizkariak argitaratutako “Euskararen Hauspo Berriak” izeneko 11 elkarrizketa hauetan, aztergai dugun gaia Euskara eta bere gaur eguneko egoera da. Elkarrizketatuek gaur egungo euskararen egoera analizatu dute, haiein iritzia emanez; hauek gure hizkuntzaren egoera ahula nabarmendu dute; gehien bat, euskara dakigunok ez dugulako euskara behar bezain beste erabiltzen gure eguneroko bizitzan. Hori ikusirik, erakunde publikoen jarrera aldatzea ezinbestekoa ikusten dute hizkuntzaren normalizazioa lortzeko, jarrera egokia erakusten, gaur egun minoritarioa den hizkuntza indartzeko eta garatzeko.


Eskola euskaldunaren antolaketa asko hobetu behar denaren iritzia aipagarria da elkarrizketatuen gehiengoarentzat: euskararen oinarri sendoak txikitatik eraikitzen badira etorkizunean egingo den lana errazagoa izango da. Hau horrela izanik, irakasleengan eroriko da umeak hizkuntza honen erabileran motibatzeko beharra, euskara haien bizitzen osagai normal eta atsegina bihurtuz. Hezkuntza arloan jarraituz, irakurri ditugun artikulu askotan euskara eta beste hizkuntz atzerritarren artean ematen diren gatazkak agertzen dira, eskoletan ezarri diren eredu linguistiko berriengatik hain zuzen. Adituen ustez hori ere aitzakitzat hartzen da euskarararen egoera txarraz hitz egiten denean; baina gaur egungo gizarte eleanitza askoz gizarte aberatsagoa denez, hizkuntza ezberdinek gizartean elkarbizitzen ikasi behar dute.
Aurretik esan dugun bezala, diskurtso berrien beharra aipatzen da elkarrizketa askotan; alde batetik, euskalgintzak bere diskurtsoa orokortzen saiatu beharko lukenaren arrazoia emanez, populazioaren gehiengora iristeko helburuarekin; eta bestetik, alderdi politikoek amankomuneko plangintza eta ideiak aurrera eraman beharko lituzketeenaren ideia adierazten da, euskararen etorkizuna hobetzeko desadostasunak alde batera utzi behar direla argudiatuz.

Elkarrizketa hauek amankomunean ateratako ondorioa hurrengo da: euskararen aro berria, aro oparoa izatea lortzea guztion lana dela; euskal herritarron eskuetan, gure eskuetan,  dagoelako oztopo guztien gainetik euskararen etorkizuneko proiektua eraikitzea.



BIBLIOGRAFIAhttp://guaixe.eus/sakana/1386951083668




No hay comentarios:

Publicar un comentario