DESKRIBAPENA
Guztiok ditugu gure haurtzaroan garrantzitsuak izan diren pertsonak. Familiako kideak edo lagunak dira gure inguruan ditugunak eta denbora pasatzen dugu beraiekin. Horregatik deskribapen honentzako nire amona hautatu dut, amaren partetik.
Nire amona Soledad deitzen da, baina orain Bakartxo deitzea gustatzen zaio, oso pozik jartzen baita erosketak egitera joaten denan eta merkatuko harakinak horrela deitzen dionean. Nire amona oso pertsona alaia da, kalea eta eguna gustoko ditu eta erosketak bere eguneroko bizitzan ezinbestekoak dira, beti merkatuan dabil. Gogoan dut etxera etortzen zenean erosketarako orgarekin eta hozkailua janariaz betetzen zuenean.
Ni Iruñatik gertu dagoen herri batean bizi naiz. Txikia nintzenetik amonak bere berezko logela du eta etxean geratzen da astean 3 egunez. Ama eta aita beti etxetik kanpo lan egiten zutenez, amonak janaria prestatzen zuen eta etxea garbi geldi zedin arduratzen zen.
Nire amona gazte sentitzen da, ez dut inoiz bere adina jakin. Duela hilabete batzuk N.A.N-a begiratzea bururatu zitzaidan eta zuen adina jakitean beldurtu egin nintzen. Garraio publikoan doanean, gainerako pertsonek eserlekua eskaintzea gorrotatzen du. Berak ez du emakume zahar moduan tratatzea nahi.
Deskribapen honi amaiera emateko, nire amona oso pertsona polita dela deskribatzeko ezaugarri fisikoak soberan ditut. Beti izango da nire bizitzaren pertsonarik garrantsitsuenetariko bat, nire haurtzaroa gogoratzean beti etorriko zait haren argazki bat burura eta nire pertsona erreferentea izango da beti.
NEKEA
Argia aldizkariko kolaboratzailea den Ander Lipusek, politikariak kritikatzen ditu, antzerkilaritzaren inguran diru-laguntzarik ematen ez baitute, eta, merezitako onespena lortu ez dutelako. Ondoren, Anderrek, Antzerkilarien inguruan oztopoak besterik ez dituztela esaten du, honen intentzioa , hartzailea kontzientziatzea delarik.
Igorleari erreparatuta, Argia aldizkariko kolaboratzaile bat dela esan genezake. Argia aldizkaria, Euskal kulturari buruzko albisteak egiten dituzte, eta, astekari bat dela esan beharra dago. Horretaz gain, azpimarratu beharra daukagu, Euskal aldizkaririk zaharrena dela, lehen Zeruko Argia deitzen zena, alegia. Egileari buruz gaineratu dezakegu, Antzerkilari ospetsua dela, oso ezaguna euskaldunon artean. Erraza da Antzerkilaria dela jakin dezagun, izan ere, denbora guztian lehenengo pertsonaren arrastoak uzten baititu, Antzerkilarien “gremioan” sartuz. Beraz, testua, oso pertsonala da, bai eta, teknikoki oso moldatua ere.
Hartzaileari dagokionez, esan daiteke Argia aldizkariko irakurle euskaldun orori zuzendua dagoela, gehien bat helduak diren euskaldunei. Irakurle hauek, gizarteko klabeak jakintzat ematen dituzte. Hala ere, gobernuko kideei ari zaiela gaineratu beharra dugu, Anderrek testuan zehar gaitzesten baititu. Bestetik, bitxikeriak aurkitzearren, “zu”, hots, hartzailearen marka testuan zehar aipatzen da, hortaz, honek esan nahi du, Ander Hartzailea inplikatzen ari dela. Marka hauek: “Mesedez, ez hitz egin, espiritualtasunez, zuen Jaungoikoa aspaldi usteldu zen”, “Eskerrik asko guztiori(zuei)”… Lehenengo esaldian, gainera, badakigu politikariei ari zaiela, momentu hartako gobernuari, hain zuzen. Kasu honetan, EAJ alderdi politikoa, gobernuan dagoen alderdi politikoa da, eta, esaldia ulertzeko, jakin beharra dago, Sabino Aranak sortu zuela 1895.urtean, eta alderdi honen leloa; “jaungoikoa eta lege zaharra!” zela.
Egokitasuna, hurrengo pausua litzateke. Lehen esan bezala, Igorleak, lehenengo pertsona erabiltzen du testuan zehar (plurala eta singularra), beraz, igorlearen hurbiltasuna, hau da, erabateko inplikazioa sumatzen da artikuluan. Testu subjektiboa denez gero, modalizatzaile aunitz aurki daitezke; lehenengo pertsonak, “ Taldeok, gure, nuen, digute, nik, genuen, dugu, nuke, naiz, nituenik…” , hitz eta adjektibo baloratiboak, “ nekela, usteldu, hitz polita, patralagoak, nekagarria, ilusioa, bost axola…”, aditzik gabeko perpausak, hauek, ahozkotasunera bultzatzen du testua (batez ere, lehenengo paragrafoa), “ Bost axola politikariei euskal antzerkigintzaren alorrean ikerketak, sorkuntzak…duen eragina”, “ Herri honek armagintzan zenbat diru mugitzen duen kontuak atera behar!”. Erregistroari dagokionez, kazetaritzako artikulu gehienek bezala, estandarra da, orokorra, hau da, ez da espezifikoa, eta kolokiala da, ez da jasoa.
Koherentziari erreparatuta, egituraz hitz egin beharra dago. Artikulua, hiru zatitan banatzen da. Lehenengo zatia,hau da, sarrera, lehen paragrafo luzea hartzen du. Hemengo gaia edo tesia; Antzerkilarien krisia politikarien diru-laguntza faltagatik. Bigarren zatia, gorputza delarik, bigarren paragrafotik artikuluko azken paragrafora arte irauten du. Hemen, igorleak, segitzen du antzerkiaren egoeraz mintzatzen, eta, esaten du, oztopoak besterik ez daudela. Gainera, hirugarren paragrafoan dio emanaldiak egiteko zailtasun aunitz dituztela. Hirugarren zatia, ondorioa, azken paragrafo osoa hartzen du, eta, hemen Argia aldizkariari agur egiten dio, beren egoera etsigarria kontatu eta gero. Zuzentasunari dagokionez, azpimarra genezake testuan zehar akatsak izan direla, “ Antzerkian ikusiko gara ( dugu elkar)”, “ Euskal Herrian ere, Espainian erabiltzen duten (dituzten) modelo berdinak erabiltzen dituzte”. Bukatzeko, estilistikari dagokionez, igorleak metaforaren bat erabili du testuan zehar inplikatuz, hartzailea laketzeko, “ Badakit! Utopiaren ibaietan zehar gabiltzanontzat, nekea, ez da hitz polita”, “ Mesedez, ez hitz egin, espiritualtasunez, zuen jaungoikoa aspaldi usteldu zen”.
Laburbilduz, esan beharra daukagu, artikuluaren egokitasuna nabari izan dela, bai, eta, koherentzia garbia ere, nahiz eta zuzentasunari dagokionez, zenbait akats izan. Oro har, artikulu interesgarria izan da, eta esan daiteke, igorleak erabilitako argudioak egokiak izan direla, bere asmoa bete-betean lortu baitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario